Gizartea -
Salaketa
Bortxatzen saiatu direla salatu du neska batek Durangon
Igande goizeko 07:30ean, etxera zihoala, bi gizon inguratu zitzaizkion, baina ihes egitea lortu zuela azaldu du biktimak.
eitb.eus
Neska batek bera bortxatzen saiatu zirela salatu du Durangon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren esanetan, Ibaizabal auzoan gertatu zen. Igande goizeko 07:30ean, etxera zihoala, bi gizon inguratu zitzaizkion, baina ihes egitea lortu ostean, garrasika hasi zen, neskaren testigantzaren arabera.
Ustezko bi erasotzaileek alde egin zuten, eta biktimak salaketa jarri zuen ertzain-etxean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Elkarretaratzea deitu dute
Durangoko Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean igande goizeko gertakaria salatzeko. 20:00etan izango da, Andra Mari elizaren ondoan. Udalak parte hartzeko deia egin die herritarrei, protestarekin bat egin dezaten.