Gizartea -
Zirkulazioa
71 urteko emakume bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta
Oinezkoentzako pasagune bat gurutzatzen ari zela harrapatu du ibilgailuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hirurogeita hamaika urteko emakumezko bat hil da gaur arratsaldean Gasteizen, auto batek harrapatuta, Udaletik jakinarazi dutenez.
Ezbeharra 19:00etan jazo da, Madril eta Aragoi kaleen artean.
Lehen ikerketen arabera, emakumea oinezkoentzako pasagune bat zeharkatzen ari zen, autoak harrapatu duenean.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, eta emakumearen gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egitera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea