Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat erietxean artatu dute bikotekideak kolpatu ostean, Getxon

Gizonezkoak ez dio etxetik irteten utzi, eraso egin dio eta lepotik oratu dio. Ertzaintzak atxilotu egin du.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten igandean, Getxon bikotekideak emandako kolpeen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Ertzaintzak igande arratsaldean atxilotu zuen 46 urteko gizasemea, genero indarkeria delitua egotzita.

Larrialdi zerbitzuek 15:00ak aldera jaso zuten tratu txarrak jaso omen zituen emakume baten deia.

Biktimak bertaratutako agenteei kontatu zienez, bikotekideak ez zion etxetik irteten utzi, atea giltzez itxita. Ondoren, irainak eta mehatxuak egin zizkion aizto batekin, eta kolpeak eman zizkion. Horrez gain, lepotik oratu zion, eta itotzen saiatu zen, burko bat aurpegi gainean jarrita, betiere emakumearen arabera. Azkenean, etxetik ateratzen utzi zion.

Jasotako kolpeen ondorioz, emakumeak ubelduak zituen aurpegian eta lepoan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Tratu txarren ustezko egilea etxebizitzan atxilotu zuten Ertzaintzaren agenteek, eta astelehenean eraman zuten epailearen aurrera.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa