Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Atxilotuta neska laguna ospitalera eramaten zuen autoa jarraitzerakoan
Emakumeak igandean jarri zion salaketa, behin eta berriro erasotzea eta hiltzeaz mehatxatzea leporatuta.
Erredakzioa
Bere neska laguna (35 urte), ospitalera eramaten zuen Udaltzaingoaren autoa jarraitzen ari zenean atxilotu dute 36 urte dituen gizon bat. Autoan bertan ere, 10 hilabete dituen bien alaba zegoen.
Emakumean igandean jarri zion salaketa, behin eta berriro erasotzea eta deiren bat egiten bazuen edo etxeko logelatik ateratzen bazen hiltzeaz mehatxatzea leporatuta. Hurrengo goizean, gizona lotan zegoela aprobetxatuz, familiako medikuarengana joan zen bere alabarekin.
Udaletxearen esanetan, artatu ondoren, Bilboko kontsistorioko gizarte zerbitzuekin jarri zen harremanetan. Polizia-agenteak biktima ospitalera eramaten ari zirenean, honek bere mutil laguna autoa jarraitzen ari zelaren abisua eman zien. Momentu horretan izan zen polizia-agenteek erasotzailea atxilotu zutenean emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.
Orain dela bederatzi hilabete ere emakumeak salatu egin zuen, gizonarekin zuen urte eta erdi zirauen harremanean zehar jasandako tratu txar fisiko eta psikologikoak leporatuta. Gero kendu egin zuen.
Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta zerbitzua: 016