Gizartea -

Lan-istripua Araban

Joan den ostiralean Jundizen zauritutako langile bat hil da

Langileak 40 urte zituen eta lan-istripua izan zuenetik koman izan da hil arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean lan-istripu batean zauritu zen 40 urteko langilea hil egin da, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez; istripua Gasteizko Jundizko poligono bateko galdategi batean gertatu zen.

Imanol Lopez Alvarezek Industria Alavesa de Tratamientos Termicos enpresan lan egiten zuen; antza denez, lankide batek aurkitu zuen galdaketako zatiak hoztutzeko putzu batean.

Zauritua Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten eta koman egon da hil arte.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

ELA eta LAB sindikatuaren hitzetan, langile honen heriotza "lan-istripuak sahiesteko prebentzio-neurriak ez izatearen ondorioa da".

Sindikatu horiek elkarretaratzea deitu dute bihar Gasteizko Korreos plazan, JUNDIZko poligonoan lan ezbehar larria izan zuen langilea hil dela gogoan hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea