Gizartea -

Lankidetza

Nazioarteko lankidetza murriztearen arriskuez ohartarazi du Alboanek

Euskadi eta Nafarroa erkidego solidarioenak dira, aurrekontuen %0,5 bideratzen dute, ez gara iristen gizarteak eskatzen duen % 0’7 horretara baina besteekin alderatuz hurbilago gaude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiaren eraginez akaso, lankidetzara bideratzen diren diru laguntzen kopurua maldan behera doa Alboan gobernuz kanpoko erakundeak adierazi duenez.

Izan ere, estatuan batez beste, aurrekontuen %0,2 baino ez dute bideratzen. Urrun dago, beraz, gizarteak eskatzen duen % 0,7a.

17 autonomi erkidegoen aurrekontuak batuta 465 miloi euro doaz nazioarteko elkartasunera, 53 miloi, iaz baino %10 gutxiago.

Euskadi eta Nafarroa dira, ordea, erkidego solidarioenak: aurrekontuen %0,5 bideratzen dute, ez gara iristen % 0’7 horretara baina besteekin alderatuz hurbilago gaude. Euskal Autonomia Erkidegoan 50 milloi euro bideratuko dira aurten, Nafarroan berriz 22 miloi.

Alboan gobernuz kanpoko erakundeak iaz ia 8 miloi euro inbertitu zituen Latinoamerikan, Asian eta Afrikan zuzentzen dituen ekimenetan eta gutxi daukatenek gutxiago izan ez dezaten sinadura bilketa hasiko du, erakundearen web gunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea