Gizartea -

Epaia

70 urte eta erdiko zigorra ezarri diote Ciudad Linealeko pederastari

Espetxetik irten ostean beste 10 urte eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean. Lau adingaberi sexu erasoa egin ziela frogatutzat jo du epaimahaiak.

Antonio Angel Ortiz, epaiketan. EFE
Antonio Angel Ortiz. EFE
Antonio Angel Ortiz, epaiketan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Lurralde Auzitegiaren Zazpigarren Atalak 70 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Antonio Angel Ortizi, Ciudad Lineal auzoko (Madril) pederasta gisa ezagutzen denari.

Epaimahaiak frogatutzat eman du, 2013ko irailetik 2014 abuztura bitarte, Ortizek sexu erasoa egin ziela 5, 6, 7 eta 9 urteko lau neskatori, gezurrak esanez berarekin joatea lortu ondoren. Hala, Zazpigarren Atalaren arabera, sexu erasotzailea bi sexu erasoren erantzulea da, eta legearen aurkako bi atxiloketa delitu, bi sexu eraso delitu, legearen aurkako bi atxiloketa delitu eta lesioen delitu baten pilaketa mediala izan dela jaso dute epaian. Epaimahaiak frogatutzat eman du

Halaber, umeetako bat hiltzen saiatzearen delituagatik absolbitu du, baita leporatutako beste bi lesio-faltagatik ere.

Neskatoen gorputzean Ortizen DNA topatu zuten arren, honek errugabea dela defendatu du beti. Epaiketan esan zuenez, "benetan sentitzen dut neska horiei gertatu zaiena. Izugarria da, basakeria bat, eta batez ere TP4ren kasua, lotsagarria da. Familiengatik sentitzen dut, baina nik ez dut horrekin zerikusirik. Errugabea naiz, epaile jauna".

Ortizek bi urte eta bost hilabete daramatza preso, eta gehienez, beste 17 urte eta zazpi hilabete (guztira, 20 urte) eman beharko ditu giltzapean. Epaia ez da irmoa, eta kasazio helegitea aurkez daiteke Auzitegi Gorenean.

Kartzelatik irtenda, beste 10 urteko eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean. Horrez gain, lau biktimei 426.000 euro ordaindu beharko dizkie kalte-ordain gisa. Urruntze agindua eta biktimekin harremanetan jartzeko debekua ere izango ditu indarrean (kilometro batekoa) 23 urtez eta 24 urte eta sei hilabeteko epean, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Madrilgo gertakizunak