Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, exhibizionismo delitua egotzita

Poliziak kalean adingabeen aurrean masturbatzea leporatzen dio.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 30 urte inguruko gizonezko bat atxilotu du Iruñeko Mendebaldea auzoan, exhibizionismo delitua leporatuta. Antza denez, kalean masturbatu ohi zen, adingabeen aurrean; besteak beste, salaketa jarri duen emakumearen alabaren aurrean.

16 urteko neskato baten amak otsailaren 10ean jarritako salaketa baten ondotik hasi zuen Poliziak ikerketa. Salatzailearen esanetan, 30 urte inguruko gizonezko bat adingabeen aurrean masturbatzen zen askotan, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiaren inguruetan; besteak beste, salatzailearen alabaren aurrean.

Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, gizonezkoak iluntzetan, 19:00ak aldera, jarduten zuen, eta txandala eta motxila bat izaten zituen soinean gehienetan.

Arratsalde horietako batean, salatzaileak gizonezkoa behatzea lortu zuen, alabak ohartarazi ostean. Gerora, Poliziak zaintza operatiboa jarri zuen, eta gizonezkoa "in fraganti" harrapatzea lortu zuten horrela.

Atxilotua —nazionalitate espainiarrekoa— Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku utzi dute. Poliziak, baina, oraindik ez du bukatutzat eman ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak