Gizartea -
Zama arriskutsua zeraman
Kaosa A-8an Saltacaballon, kamioi bat irauli ostean
EGUNERAKETA: Berriz ireki dute A-8a Saltacaballon, 8 orduko kaosaren ostean
eitb.eus
Saltacaballon (Castro Urdiales, Kantabria), erabat eten dute zirkulazioa A-8 autobidean, 142. kilometroan, Bilborako noranzkoan, kamioi batek eta auto batek gaur goizean istripua izan ostean.
Ezbeharra 09:30 aldera gertatu da, eta, horren eraginez, kamioia errepidean iraulita geratu da, bi erreiak oztopatzen. Hori dela eta, nahitaez eten behar izan dute ibilgailuen joan-etorria.
Ezbeharrean, bi pertsona zauritu dira, eta Laredoko ospitalera eraman dituzte.
Bestalde, hasierako informazioek istripua izan duen kamioiak zama arriskutsua zeramala zabaldu badute ere, gerora, Kantabriako DYA zerbitzuak, bere Twitter kontuaren bidez, baztertu egin du galtzadan barreiatuta geratu den gaia arriskutsua denik.
EGUNERAKETA: Berriz ireki dute A-8a Saltacaballon, 8 orduko kaosaren ostean