Gizartea -
Interneterako konexioa
Wifia doan, Renferen San Mameseko eta Groseko aldirietako geltokietan
Zerbitzu horrekin, aldirietako bidaia-txartela duen pertsona oro 30 minutuz konektatu ahalko da Internetera, 24 ordutik behin.
Agentziak | Erredakzioa
Renfek kudeatzen dituen San Mameseko (Bilbo) eta Groseko (Donostia) aldirietako geltokietan doako wifi zerbitzua jarri zuten martxan atzo, osteguna. Zerbitzuak 30 minutuko iraupena dauka, eta denbora hori agortuz gero, 24 ordu igaro behar dira berriro konektatu ahal izateko.
Interneterako konexio hori geltoki bakoitzeko tornuetatik pasatu ostean izango da erabilgarri, baita nasetan ere.
EAEko bi geltoki horietan ez ezik, Estatuko beste 18 geltokitan ere jarri dute martxan zerbitzu hori: Madrilgo seitan (Getafe erdigunea, Nuevos Ministerios, Sol, Mendez Alvaro, Príncipe Pío eta Atocha aldiriak), Bartzelonako lautan (Arc de Triomf, Aireportua, Clot eta Katalunia plaza) eta Santanderren (Santander AM), Alacanten (Elx parkea), Valentzian (Xativa), Cadizen (San Fernando), Asturiasen (Llamaquique), Zaragozan (Goya), Malagan (Malaga erdigunea) eta Sevillan (San Bernardo).