Gizartea -

Telefonia mugikorra

Bidaiariek mugikorretik hitz egin ahal izango dute hegaldian

MCA zerbitzua komunikazio mugikorren operadore batera abonatu diren pertsonek soilik erabili ahal izango dute, lehendik akordio bat sinatu bada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkinean bidaiatuko duten pertsonek mugikorretik hitz egin eta mezuak bidali ahal izango dute hegaldian, baina momentuz, ezin izango dira Internetera konektatu. Aireratze eta lurreratze momentuetan bakarrik emango da salbuespena, tresna elektronikoak itzalita egon beharko dira.

Ministro-agindu hau gaur sartu da indarrean. Hegaldian dauden hegazkinetan ematen den mugikorren komunikazioen zerbitzua kontrolatuko du, eta MCA (Mobile Communication on Aircraft) siglekin identifikatu dute. Zerbitzu hau bigarren belaunaldiko mugikorren (GSM) ezaugarri berak ditu.

Zerbitzua komunikazio mugikorren operadore batera abonatu diren pertsonek soilik erabili ahal izango dute, lehendik akordio bat sinatu bada. Honekin, zerbitzuaren ezaugarrien segurtasun maila, bermea eta kontrola handituko da.

Bandera espainola duten hegazkinetan ematen bada prestazioa, kontzesio bat izatea eskatuko da. Eta atzerriko bandera duten hegazkinak badira, identifikazioa Irrati-komunikazio Agentzia Nazionalean berriematea eskatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea