Gizartea -

Katalunia

Hegazti gripea zabalduta, 7.000 ahate gehiago hilko dituzte Katalunian

Birusa Gironako eta Bartzelonako beste sei etxaldetara hedatu da. Orain arte 17.000 hegazti hil dituzte.

Birusaren iturria Sant Gregoriko (Girona) etxalde batean antzeman zuten. Argazkia: EFE
Birusaren iturria Sant Gregoriko (Girona) etxalde batean antzeman zuten. Argazkia: EFE
Birusaren iturria Sant Gregoriko (Girona) etxalde batean antzeman zuten. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateak 7.000 ahate gehiago hiltzeko agindua eman du, hegazti gripea Gironako eta Bartzelonako beste sei etxaldetara zabaldu dela egiaztatu ostean.

Birusaren iturria Sant Gregoriko (Girona) etxalde batean antzeman zuten eta 17.000 hegazti baino gehiago hil zituzten han.

Hain zuzen ere, Sant Gregoritik jasotzen zituzten animaliak hegazti gripea antzeman duten sei etxalde horiek.

Generalitateko Nekazaritza Departamentuak azaldu duenez, H5N8 birusa oso larria da hegaztientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Gaixotasunak Gizartea Albisteak Osasunari buruzko albisteak Animalia basatiak Gripea azken ordukoa