Gizartea -

Mugikortasun iraunkorra

Donostiako autobus geltokiko bizikleten aparkalekua martxan da jada

Lapurretak eta bandalismoarekin lotutako arazoak saihesteko segurtasun neurriak indartu ditu Donostiako Udalak. Tarifak egunaren araberakoak izango dira.

Bizikleten aparkaleku berria. Argazkia: Donostiako Udala.
Bizikleten aparkaleku berria. Argazkia: Donostiako Udala.
Bizikleten aparkaleku berria. Argazkia: Donostiako Udala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Autobus geltokikoDbizi Parkingzerbitzua aurkeztu du ostiral honetan Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotziak. Hiruki moduko aparkaleku horrek 173 metro karratu ditu, eta 110 bizikleta hartzeko lekua izango du (bi bizikleta elektrikoentzako tokia ere egongo da). Apirilaren 30era arte doakoa izango da zerbitzu hori.

Bizikleten aparkalekua erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea (mugikorrentzako “PVerde” aplikazioan edo www.parkinberde.com webgunean). Erabiltzailearen datuez gain, bizikletaren inguruko informazioa (marka, kolorea, zenbakia eta argazkia) eman beharko da aparkalekua erabiltzeko. Gainera, bizikleta jasotzeko orduan erabiltzaileak bere kodea balioztatu beharko du (aplikazioaren bidez edo telefonoz deituz).

Zerbitzu horren tarifei dagokienez, egunaren araberakoak izango dira, baina euro bat eta sei euro bitartean izango dira. “Dbizi Parking” aparkalekuak bizikleten gurpilak puzteko eta konponketak egiteko erremintak izango ditu.

Bizikleten aparkaleku berriaren helburu nagusia “bizikletaren erabilera bultzatzea izango da”. Ildo horretatik, bizikletaren kulturaren garapena eta mugikortasun jasangarriagoa sustatu nahi dute. Gauzak horrela, lapurretak eta bandalismoarekin lotutako arazoak murrizteko segurtasun neurriak indartuko dituztela azaldu du Donostiako Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Herriak eta Hiriak Gipuzkoa EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Bizikletak gaur