Gizartea -
HERIOTZA
Valentin Bengoa ELAko militante historikoa eta jesuita hil da
Zumarragako Ospitalean hil da, 94 urte zituela. Aretxabaletan jaiotakoa, Azpeitian bizi zen, duela 50 urtetik. Haren aldeko hileta elizkizuna bihar egingo da Loiolan, 18:00etan.
EITB.EUS
Valentin Bengoa Etxeberria (Aretxabaleta, 1923) ELAko militante historikoa eta jesuita hil da, gaur goizean. Loiolako jesuiten etxean bizi zen, duela 50 urtetik. 94 urtekin zendu da, Zumarragako erietxean. Trantsiziotik ELA sindikatuko eragile handi bat izan da.
Gaztaroan Loiolako jesuiten etxean sartu zen, eta Nikaragua herrialdean izan zen, misiolari lanetan. Han sandinismoaren nondik norakoak ezagutu zituen lehen eskutik.
Dena dela, sindikalgintza izan zen bere bizitzako abiapunturik garrantzitsuena. Izan ere, Nikaraguatik bueltan, ELAren birsotze prozesuan parte hartu zuen. Sindikatu horretan Bengoak egindako ekarpena aitortzeko asmoz, omenaldia egin zioten 2013. urtean.
Gainera, frankismo bitartean, euskal ikastolen alde borrokatu zuen.
Haren aldeko hileta elizkizuna bihar egingo da Azpeitiko Loiolan, 18:00etan.