Gizartea -

Kartzelara bisitan

Gorpua errekan ez dagoela esan dio Carcañok Martaren aitari

Del Castillok adierazi duenez, Carcañok "anaiak gorpua mugitu behar izan duela" esan dio eta "gezurrak esateaz damutzen" dela uste du honek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castilloren aitak, Antonio del Castillok, Herrera de la Manchako (Ciudad Real) kartzelan bisitatu du lehendabizi gaztearen hilketa aitortu duen eta zigorra jasotzen ari den Miguel Carcaño. Azken horrek bere alabaren gorpua "errekan ez dagoela" esan dio.

"Errekan dagoela edo ez dagoela ziurtatzea zen nire asmoa, eta bere anaiak lekuz aldatu behar izan duela esan dit", aitortu du Del Castillok. "Miguelek ez bazuen nahi nirekin elkarrizketatu, ez ginateke elkarrizketatuko", azaldu du. "Gizon horiek astebete uretan sartuta ikusi ondoren egin nezakeen azkeneko gauza zen hau, beraz, erabakia hartu nuen ez nuelako galtzeko ezer; 800 kilometro eta egun bat zen galtzen nuen bakarra", adierazi du Martaren aitak, Carcañori "eskua errespetuz emanda sartu nintzen han" esan aurretik.

"Esan dituen gezurrengatik kartzela-zigorra jasotzen ari dela esan nion, eta epaileari esandako azken adierazpenak ez zituela sinesten esandakoan, bizkarrari eragin eta Poliziarengana joaten zen bakoitzean eta ateratzen zen bakoitzean bere anaiarekin hitz egiten zuela eta azken honen aholkuak jarraitzen zituela aitortu zidan", azaldu du Del Castillok.

Bisitan Carcañok damua erakutsi duen inguruan galdetu zaionean, Del Castillok "burua makurtuta zuela, hitz etenak ahoskatzen zituela eta zargaldua zegoela" azaldu du. "Bere egoera ez da suziriak botatzeko modukoa", gaineratu du.

Orain dela urte pare bat epaileari esandako adierazpen berdinak diren galdetzerakoan, Del Castillo baietz dio eta esan duenez, "bere gezurrei esker epaileak ez zion sinetsi eta bere anaia aske dago eta berak 21 urteko kartzela-zigorra jaso du". Martaren aitaren arabera "bizkarrari eragin  zion niri arrazoia ematen bezala", eta amaitzeko "hainbeste gezurrak esateaz damutzen dela uste dut", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Marta del Castillo