Gizartea -

Ekimena

Jendetza Donostian eta Iruñean, errefuxiatuen aldeko manifestazioetan

Martxak Donostian eta Iruñean egin dituzte, baita Europako beste hainbat hiritan ere.

Errefuxiatuen aldeko martxa Donostian. EiTB
Errefuxiatuen aldeko martxa Donostian. EiTB
Jendetza Donostian eta Iruñean errefuxiatuen aldeko manifestazioetan

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendetza bildu da gaur eguerdian Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Iruñean, Bilbon eta Donostian errefuxiatuen alde deitutako manifestazioetan, 'No EUFortaleza. Harrera, orain' lemapean. "Europa sendoa"ren kontra protesta egin dute parte hartzaileek, errefuxiatuei "benetako harrera" egitea aldarrikatzeaz gain.

Europako gobernuei kalkulu politiko hotzak aldera batera utz ditzaten eskatu diete, gudetatik ihes egiten ari direnei sarbidea ahalbidetzeko, Greziako eta Turkiako errefuxiatu-zelaietan pilatu beharrean.

Iruñean egindako martxan, esaterako, errfuxiatuen ihesaldi bat irudikatu dute, baita Mediterraneoa zeharkatu nahian hiltzen diren askoren heriotza ere. Horrez gain, Europara iristen direnean aurkitzen dituzten hormak behera bota dituzte, harrerak nolakoa izan beharko lukeen islatzeko.

Jarraian, migratzeko eskubidea, erreskate zein salbamendu operazioak eta bide seguruak aldarrikatu dizkie antolatzaileek Europar Batasunari eta Espainiako Gobernuari.

Donostiako manifestazioan, Juantxo Dominguez Bienvenidos Refugiados erakundeko bozeramaileak amaieran salatu duenez, "bizi dugun une historiko honetan ez gara konturatzen Europako gobernuak gizaki orok dituen oinarrizko eskubideen eta askatasunen aurka egiten ari direla".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Iruñeko bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Errefuxiatuak Protestak gaur