Gizartea -
Homofobia
Gasteizko inauterietan eraso homofobo bat izan dela salatu dute
Gazte batzuek bikote bat iraindu zuten, lehenengo, eta eraso egin zioten, gero.
EITB.EUS
Bikote homosexual bat eraso homofobo baten biktima izan zen asteburuan Gasteizen, inauterietan, Cadena Ser irrati kateak jakinarazi duenez.
Erasoa igande goizaldean izan zen, 03:00ak aldera. Iturrion arabera, bikoteari hainbat irain egin zizkion gazte talde batek, eta bikotekideetako batek aurre egin zienean, ukabilka eraso zioten. Bikoteak salaketa jarri zuen Udaltzaingoaren egoitzan.
Irabazi udal taldeak erasoa gaitzetsi du gaur, ohar baten bidez, eta "gure gizartean halakoek ez dute lekurik izan behar", gaineratu du. Halaber, "homofobiaren kontrako gaitzespena" adierazteko eskatu die herritarrei.
Ostiralean, berriz, neska batek sexu erasoa jasan zuela salatu zuen. Bi gazte atxilotu zituzten erasoarekin zerikusia zutelakoan.