Gizartea -
Ezbeharra
Metalak eta glukosa zeuden Kanarietan hildako emakumearen gorpuan
Bere bikotekidea erizaina zen eta "pozoia dosi txikitan ematen ziola" uste zutenez, senitartekoek eta lagunek aldez aurretik salatu zuten.
Erredakzioa
Kanaria Handietan hildako emakumeari autopsia egin diote eta zenbait metal eta glukosa asko gorpuan zituela argitaratu du CanariasAhora.com egunkari digitalak. Hedabideak ikerketako iturriak aipatu ditu eta horiek "susmagarria epailearen aurrera eraman aurretik, gainontzeko analisien zain" daudela zehaztu du.
Hedabide horren arabera, atxilotuak –erizaina da eta bere bikotekidea pozoitzea egozten diote – ez die poliziei aitortzarik egin nahi izan, eta horiek jada, "asteazkenean bere etxean aurkitutako produktu farmazeutikoak ikertzera bidali dituzte".
32 urteko emakumea hainbat egun zeramatzan ospitaleratuta eta uztailaren 11n zendu zen. Hil ostean egindako analisietan, pozoitua izan zela iradoki zezaketen zenbait substantzia antzeman zituzten, Canarias7 egunkariak gaur argitaratu duenez.
"Pozoia dosi txikitan ematen ziola" uste zutenez, senitartekoek eta lagunek aldez aurretik bikotekidea salatu zuten.
Poliziaren arabera, biktimak ez zuen tratu txarrengatik bere bikotekidearen aurkako salaketarik sekula egin.