Gizartea -

Gertakaria

71 urteko arrantzale bizkaitar bat hil da, Castro Urdialesen

Hildakoa, Abantoko bizilaguna, amildegi batetik itsasora erori da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean, Abantoko (Bizkaia) bizilaguna zen 71 urteko arrantzale bat hil da Castro Urdialeseko (Kantabria)&' || 'nbsp;amildegi batetik itsasora erori ostean. Horrela adierazi du DYAk.

Ezbeharra 07:20ak aldera izan da Castro Urdialeseko hondakin-uren araztaile inguruan, arrantzale ugari ibiltzen den leku batean. Bikitmaren ondoan zegoen beste arrantzale batek sorospen zerbitzuei adierazi dienez, olatu batek hildakoa itsasorantz eraman du.

Istripuaren berri jaso ostean, Itsasoko Laguntza, DYA, babes Zibila, Goardia Zinila eta Udaltzaingoa bertaratu dira arrantzalea erreskatatzen saiatzeko.

Hala ere, DYAren ontzi batek eta arrantzarako beste batek istripua izan duen arrantzalea topatu dutenerako, gizona hilda zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea