Gizartea -

Zirkulazio istripua

Lau pertsona zauritu dira Iruñean, bi autoren arteko istripuan

Talkaren ondorioz, ibilgailuetako bat irauli egin da. Zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira Iruñea erdigunean, bi autoren artean izandako istripuan. Bi ibilgailuk talka egin dute, eta, ondorioz, horietako bat irauli egin da.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, istripua gauean gertatu da Amaia kaleak eta Amaiurko Gazteluaren kaleak bat egiten duten bidegurutzean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Antza denez, gidarietako batek ez ditu bide seinaleak errespetatu.

Zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte, askotariko lesioak baitzituzten.

Gainera, azken orduotan beste zortzi zirkulazio istripu izan dira Iruñean, eta hiru lagun zauritu dira istripu horietan.

Bestalde, atzo arratsaldean, ibilgailu batek ustekabean su hartu zuen Buztintxuri auzoan, baina ez zen inor zauritu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñeko bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa