Gizartea -
Lan-istripua
Hiru langile zauritu dira Iruñeko kartzelako lanetan
Langileak hiru metroko altueratik jausi egin dira, baina beraien osasun egoera ez da larria.
Erredakzioa
Hiru langile zauritu dira lan-istripu batean Iruñeko kartzela berriaren lanetan.
Gobernuaren Ordezkaritza Nafarroan jakinarazi duenez, istripua 11:27an gertatu da Iruñeko kartzela berriko bigarren solairuan; antza denez, solairuko aingura apurtu da eta langileak hiru metroko altueratik jausi egin dira. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Zauritutako langileak kolpeak jaso dituzte, baina beraien osasun egoera ez da larria.
Ezbeharraren tokira Udaltzaingoa eta Polizia Forala bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea