Gizartea -

Programa pilotua

Eusko Jaurlaritzak 4 enpresatan probatuko du familia uztarketa

Lankideen ordutegien aldatzea eragingo du iniziatibak, jardunaldi jarraitura konprimituz edo lanerako sarrera edo irteera ordutegia malgutuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan sailak langileak familia eta lana hobeto uztartu ahal izateko ordutegi aldaketen programa pilotua jarri du martxan Euskaltel. Bellota Herramientas, Lazpiur S.L. eta Vadillo Asesores enpresetan.

Gemma Zabaleta, saileko titularra, eta enpresen arduradunak gaur aurkeztu dute iniziatiba hau Bilbon. Honen intentzioa lankideen ordutegien aldatzea da, jardunaldi jarraitura konprimituz edo lanerako sarrera edo irteera ordutegia malgutuz.

Zabaletaren esanetan, malguagoak diren jardunaldien aukera "laneko giroa, lan eta familia uztarketa, produktibitatea, errendimendua eta bezeroaren arreta hobetzen ditu".

Programa pilotu honen helburua esperientzia honetan interesatuko diren konpainia guztietan arrakastarekin aplikatzeko metodologia bat lortzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea