Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi emakume sastatu dituzte Estatuan izandako bi eraso matxistatan

Erasoak Palentzian eta Kanaria Handian jazo dira. Emakumeetako bat larri dago, ospitalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumezko sastatu dituzte larunbat honetan genero-indarkeriarekin lotutako bi erasotan, Palentzian eta Kanaria Handian, hain zuzen ere.

Palentziako erasoan, gizonezko batek bere emaztea labankadaz zauritu du arma zuri batekin, eta gero bere buruari ere zauriak eragin ditu. Ospitalean artatu ostean, kartzelara eraman dute.

Bikotearen semea erasoaren lekuko izan da, eta senitarteko batek hartu du. Bitartean, emakumezkoa ospitalera eraman dute, bularrean zauriak baititu.

39 urteko ustezko erasotzaileak genero-indarkeriarekin lotutako aurrekari penalak ditu Salamankan, eta izapideak amaituta, epailearen aurrera eramango dute.

Kanaria Handia

Bestalde, beste emakume bat, oraingoan 37 urtekoa, larri dago ospitalean larunbat honetan 10:00ak aldera sastatuta izan ostean bere etxebizitzatik irtetean Telde udalerriko San Gregorio auzoan, Kanaria Handiko uhartean.

Eraso matxistaren hipotesiarekin lanean dabil Polizia Nazionala, eta litekeena da erasotzailea biktimaren bikotekidea izatea, baina oraindik ez dute informazio hori egiaztatu.

Teldeactualidadek zabaldu duenez, erasoa bikotearen etxebizitzan gertatu da, eta horren ostean, gizona logela batean giltzapetu da, Poliziak hortik atera duen arte. Bikoteak haurtxo bat dauka.

-------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Gaurko azken orduko albistea