Gizartea -

Narkotrafikoa

Charlin trafikatzailea espetxetik irten da 20 urteko kondenaren ostean

Aurreikusitakoa baino lehen atera da kartzelatik, bi kondena edo gehiago betetzen direnean penak birmoldatzeko aukerari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Charlin Gama narkotrafikatzaileak, "Charlinen klanaren"aitalehenak, A Lamako (Pontevedra) kartzelatik atera da 20 urteko kondena bete ostean.

Trafikatzaile historikoak aurreikusitakoa baino lehen atera da kartzelatik, Auzitegi Konstuituzionalaren doktrina berri bati esker. Izan ere, doktrinak bi kondena edo gehiago betetzen direnean penak birmoldatzeko aukerari ematen du.

Manuel Charlin Gamak 78 urte ditu, ezkonduta dago eta sei seme-alaba ditu, horietako batzuk kapitalak zuritzearekin zerikusia dute.

"Charlinen klanaren"aitalehenak Vilaagrcia de Arousako epaitegi batean deklaratu beharko du kapitalak zuritzearekin zerikusia duten delitu baten inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea