Gizartea -
Orotava (Tenerife)
Gizon batek bere burua hirugarren pisutik bota du bikotea hil ostean
49 urteko emakumea etxean hilda aurkitu dute, ustezko hiltzailea osasun zentro batera "oso larri" eraman duten bitartean
Erredakzioa
51 urteko gizona atxilotu dute gaur goizean Orotavan (Tenerifen) 49 urteko bikotea hiltzeaz leporatuta. Hau da, hain zuzen, Guardia Zibilak aditzera eman duena.
Emakumea hilik eta indarkeria arrastoekin aurkitu dute bere etxe barruan. Gizona eta ustezko erasotzailea, berriz, larriki zaurituta dago bere burua hirugarren pisutik behera bota eta gero.
Gertaera 08:35ean izan da Orotavan. Dei bat jaso eta gero, Guardia Zibila biktimaren etxera abiatu da, gizon bat hirugarren pisutik jausi omen delakoan.
Etxeab sartu eta berehala emakumearen gorpua aurkitu dute, hilik eta indarkeriaren seinaleekin. Hildakoa Tenerifeko Auzitegiko Medikuntza Erakundera eraman dute. Ustezko hiltzailea, berriz Kanarietako Unibertsitate Ospitalean dago poliziaren babespean.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, hildako emakumeak ez zuen aurretik indarkeria dela eta inolako salaketarik jarri.