Gizartea -
Leherketa Ortuellan
Bi anai-arreba zauritu dira Ortuellan izandako leherketan
Eztandaren ondorioz sute txiki bat sortu da eta etxebizitzako teilatua ia erabat lehertu da
Erredakzioa
82 eta 88 urteko bi anai-arrebak zauriak jasan dituzte Ortuellako etxean izandako eztandaren ondorioz. Ertzaintzak gertatutakoaren zergatia ikertzen dihardu.
Eztanda 11:55ean gertatu da bi altuerako eraikinean, Ortuellako Las Losinas auzoan, Arboledarako igoeran.
Antza denez, eztanda lehen pisuan gertatu da. Ondorioz sute bat piztu eta teilatua erabat lehertuta geratu da.
Bertan zeuden bi anai-arreba ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea