Gizartea -
Elorrion topatu zituzten
Kamioi batean agertutako errefuxiatuek bihar eskatuko dute asiloa
Familiak Durangoko bi etxebizitzatan bizi dira gaur egun, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, CEARek eta Gurutze Gorriak lagunduta.
Radio Euskadi | eitb.eus
Euskadira kamioi baten barruan heldu ziren bi familia kurduek Euskadin jarraitzeko asmoa agertu dute.
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, hiru seme-alaba dituen bikoteak zein haurtxoarekin heldu zen amak bihar egingo dituzte asiloa lortzeko eskariak. Egin eta gero, Barne Ministerioak erabaki beharko du.
Familiak Durangoko bi etxebizitzatan bizi dira gaur egun, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, CEARek eta Gurutze Gorriak lagunduta.
Zazpiak Murtziatik zetorren kamioi baten atoian aurkitu zituzten atzo arratsaldean, Eroski enpresak Elorrion duen biltegian merkantzia deskargatzean.
Kamioiko gidariak berak aurkitu zituen, 16:30 aldera. Itxura denez, Europako beste lekuren batera heltzea zuten helburu (Erresuma Batua, zantzu guztien arabera) eta hara joan nahi zuten.