Gizartea -
Berragerpena
Polanskiren berragerpena, zazpi hilabetez etxean preso izan ostean
Zine zuzendaria Emmanuelle Seigner bere emazte aktoresak Montreauxko Jazzaldian emandako kontzertuan izan da.
Erredakzioa
Roman Polanski lehen aldiz agertu da jende aurrean etxean zazpi hilabetez preso egoteko zigorra jaso zuenetik.
Zinamagile frantziarra libre utzi zuten astelehenean, Estatu Batuek bilatzeko eta atxilotzeko emandako aginduari jarraituz duela bederatzi hilabete Zurichen atxilotua izan ondoren. Suitzak, gainera, ezetz esan zion estradizio eskaerari.
Polanski bere kotxean abiatu da emaztearen kontzertura, Zuricheko kartzelan 60 egun eta etxean preso zazpi hilabete pasa ondoren.
Ordu batzuk lehenago, emaztea Suitzako telebista publikoan elkarrizketatu dute eta Seigner "oso pozik" agertu da senarra kontzertuan izango zela jakinda.
Seigner eta Polanski 1988an ezagutu zuten elkar "Frantik" filmearen grabazioan. Urtebete beranduago ezkondu ziren eta bi ume izan dituzte: Morgane, 17 urtekoa, eta Elvis, 12 urtekoa.
Eveline Widmer-Schlumpf Suitzako Justizia ministroakPolanski libre utzi eta Estatu Batuek aurkeztutako estradizio eskaerari ezetz esatea erabaki zuen iragan astelehenean.
Washington 33 urte daramatza Polanskiren atzetik. Zuzendariari 1977 urtean adingabeko batekin sexu harremanak izan eta, behin-behineko askatasuna aprobetxatuz, alde egin izatea leporatzen diote.