Gizartea -
A Coruñan
Etxean giltzaperatuta zegoen eta leihotik ihes egiten saiatzean hil da
Momentuz legez kontrako atxikimendua leporatuko diote emakumearen senarrari. Iturriek adierazi dutenez, ez dirudi emakumeen kontrako indarkeria kasu bat denik.
Erredakzioa
Polizia Nazionalaren agenteek gizon bat atxilotu dute A Coruñan bere emaztea legez kontra atxikitzeagatik. Izan ere, ustez bere emaztea giltzaperatuta zuen etxean eta honek leihotik ihes egiten saiatzean, erori eta hil egin da.
Polizia iturriek adierazi dutenez, gizona atzo, larunbata, izan zen atxilotua eta hurrengo ordutan epailearen aurrean deklaratu arte Lonzaseko polizia-etxean jarraituko du atxilotuta.
Momentuz legez kontrako atxikimendua leporatuko diote emakumearen senarrari. Iturriek adierazi dutenez, ez dirudi emakumeen kontrako indarkeria kasu bat denik.
Polizia Nazionalak biktima zergatik zegoen giltzaperatuta ikertzen ari da.