Gizartea -

Genero indarkeria

Hiru lagun atxilotu dituzte Iruñean tratu txarrak ematea egotzita

Kasuren batean, seme-alaba adingabeen aurrean jazo dira erasoak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoaren agenteek hiru lagun atxilotu dituzte azken orduetan bikotekideei tratu txarrak ematea egotzita.

Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, kasuren batean adingabeen aurrean jazo dira erasoak. Oharrak ez du zehaztu atxilo hartutakoak gizonezkoak edo emakumezkoak diren.

Horrez gain, agenteak beste bost etxebizitzatara joan behar izan dira "giroa nahiko berotuta" zegoelako.

______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak