Gizartea -
Gertaera
Senar-emazte batzuk eta haien alaba hil dira Terueleko urtegi batean
Gizonak (50 urtekoa) laguntza eskatu du uretan zegoela, laguntzera bere alaba (20) eta emaztea (51) joan eta, azkenik, hirurak ito egin dira.
Erredakzioa
Familia bereko hiru pertsona hil dira gaur itota Santoleako (Castellote, Teruel) urtegian.
Gertaera 14:55ak aldera jazo da; hirurak bainu bat hartzen ari ziren ''Central del Pantano'' deituriko parajean, Santoelako presagainean.
Gizonak, 50 urtekoak, laguntza eskatu du uretan zegoela, handik gutxira bere 20 urteko alaba eta emaztea (51) laguntzera joan eta, azkenik, hirurak ito egin dira.
Gaztearen hilotza putzu batetik atera dute, presagainaren oinean, eta senar-emaztearenak gertaera izan den lekutik 100 bat metrora, Guadalupe ibaian. Mas de las Mataseko (Teruel) mediku-taldeak hiruen heriotza baieztatu du.
Erreskate-taldeak Alcañizeko suhiltzaileek, 112eko helikoptero batek, Babes Zibileko hainbat kidek, Aragoiko Psikologo Profesionalen Eskolako talde batek eta Guardia Zibileko zenbait agentek osatu dute.