Gizartea -

Ondarroa

Kamiñaldeko lanak ordaintzeko dirua falta dela dio Ondarroako Udalak

2016ko martxoaren 8an Kamiñaldeko mendi-magaletik lehen harriak erori ziren, eta 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten.

Ondarroa
Ondarroa
Kamiñaldeko 84 familia urtebete etxetik kanpo

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamiñalde mendi-magaleko (Ondarroa) luizia izan zenetik urtebete igaro ostean, Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea “kezkatuta” agertu da emergentziazko lanak ordaintzeko beharrezkoa den dirua oraindik ez dutela jaso. Dirua eskuratu ez duten arren, Udalak dirua lortzeko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu du.

2016ko martxoaren 8an Kamiñaldeko mendi-magaletik lehen harriak erori ziren, eta 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Urtebete igaro bada ere, 84 familia etxetik kanpo daude gaur egun. Dena dela, hilabete honetan bueltatu ahal izango direla aurreikusi dute teknikariek.

Espainiako Gobernuak 2,18 milioi euro eman ditu Kamiñaldeko mendi-magala konpontzeko; Bizkaiko diputazioak 1,5 milioi euro bideratu ditu; eta Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro eman ditu. Dena dela, lanak ordaintzeko dirua falta dela azpimarratu du Ondarroako alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Ondarroa argazkiak Gaurko azken orduko albistea Harri-jausiak Lea-Artibai gaur