Gizartea -

Gertakizuna

Iruñeko turista bat hil da Marokon harri-jausi baten ondorioz

55 urteko emakumea oporretan zegoen bere senarrarekin, lehengusinarekin eta lagun batzuekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko emakumezko bat hil egin da larunbat honetan Marokon, harri batek buruan jota. Istripua Jenifrako probintzian geratu da, Atlas mendikatean.

Biktimak 55 urte zituen. Larunbat arratsaldean bere senarrarekin, lehengusinarekin eta lagun batzuekin zegoen Um Errabieko ur-jauzietan. Bertan bainatzen ari zela harri batek buruan jo zuen.

Gertaeraren inguruko ikerketek aurrera jarraitzen dute oraindik, baina ahuntz batzuen mugimenduak harri-jausia sor zezakeen susmoa dago.

Emakumearen gorpuari astelehen honetan egin behar diote autopsia, Mequinez hirian. Bien bitartean, bertako kontsulatuko arduradunek gorpua asteon aberriratzeko tramiteak hasi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea