Gizartea -

Ezbeharra

78 urteko gizonezko bat larri, auto batek Erriberrin harrapatu ostean

NA-8602 errepideko 1. kilometroan jazo zen ezbeharra, atzo, asteazkena, 19:56 aldera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erriberriko 78 urteko bizilagun bat oso larri dago, atzo arratsaldean auto batek harrapatu ondoren. Itxura denez, herriko zeharbidea desegokiro ari zen gurutzatzen harrapatu zutenean.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo (asteazkena) gertatu zen istripua, 19:56 aldera, NA-8602 errepideko 1. kilometroan, hain zuzen ere.

Tafallako eta Iruñeko patruilak bertaratu ziren, baina, azkenean, Tuterako Argiketen Taldeak hartu zuen ikerketa egiteko ardura, eta, lehendabiziko zantzuen arabera, badirudi oinezkoa behar ez zen lekutik agertu zela errepidean.

Zauritua oso larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera anbulantziaz, burezur-garuneko traumatismoa eta hezur-hausturak baitzituen, itxura batean.

Ibilgailuaren gidariak (Erriberriko 45 urteko bizilagun bat) negatibo eman zuen alkohol- eta droga-probetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Albisteak Erriberri azken ordukoa