Gizartea -
Araba
Bi pertsona atxilotu dituzte Lantziegon, pertsona-trafikoa egotzita
Lanean esplotatzeko erabiltzen zituzten biktimak. Portugalgo Justiziak eskatuta egin ditu Ertzaintzak atxiloketok. Portugalen ere izan dira atxiloketak.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu gaur, osteguna, Lantziegon, Portugalgo Justiziak eskatuta, pertsonen trafikoa egitea leporatuta, lanean esplotatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, operatibo hau egiten ari ziren bitartean, beste bat egin dute Portugalen ere, eta hainbat pertsona atxilotu.
Ustezko delitugileak portugaldarrak dira, eta 07:20ean atxilotu dituzte, Lantziegon. Ertzaintzak gauzatu du atxiloketa, baina Portugalgo Poliziak bidalitako eskaera bat beteta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea