Gizartea -

Drogak

EAEn orain arte atzeman gabeko diseinuko 34 droga aurkitu dituzte

Horietatik sei Estatu espainiarrean inoiz hauteman gabekoak dira.

Droga aztertu duten laborategia. Argazkia: Espainiako Gobernua
Diseiñuzko 34 droga berri aurkitu dituzte, 6 ezezagunak erabat

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak lurraldean orain arte atzeman gabeko diseinuzko 34 droga aurkitu zituen iaz, horietatik 6 Estatu espainiarrean inoiz hauteman gabekoak: 2CB-fly, 3,4 CTMP, BB-22, BK-2CB, MDAI eta NM-2AI.

Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Donostian egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, 1.696 kilo estupefaziente eta psikoaktibo konfiskatu zituen iaz Poliziak. Pasaiako laborategian egin dira drogen azterketak eta horien emaitzak jakinarazi dituzte gaur.

De Andresen esanetan, Pasaiako laborategia gisa horretako azterketak egiteko erreferentziazko tokia da Euskadin. Azaldu duenez, atzemandako diseinuko droga horietako 6 orain arte ezezagunak ziren Estatu espainiarrean,"osagai kimiko eta sintetiko konplexuak" dituzte eta epe luzean osasunean izango duten eragina argitzeke dago.

Bestalde, diseinuko drogak Euskadin izandako igoeraz ohartarazi du De Andresek: 2015ean hiru substantzia berri atzeman zituzten eta 2016an, berriz, 34.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Drogak albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa