Gizartea -
Bakearen Etxea, inauguratuta
Hitzaren aldeko 'trantsizio demokratikoa' iragarri du Mayor Zaragozak
Gaur inauguratu den Bakearen Etxea "topagune" bihurtuko dela adierazi du Unescoren zuzendari ohiak, "biktima guztiak oroimenean eduki" eta "fanatismoa eta inposizioa, hitzaren bidez" ordezkatzeko.
Erredakzioa
Unescoren zuzendari ohiak eta Bake-Kulturaren aldeko Fundazioaren presidenteak "hurrengo 10 edo 12 urteetan" trantsizio historiko handia" izango dela iragarri du, horren bitartez, gizarteak indarra alde batera utzi eta hitzaren aldeko apustua egingo du.
Komunikazio teknologia berriak, erabaki guneetan emakumeek duten presentzia gero eta handiagoa eta "talde kontzientzia global eta handiago" baten agerpena izango dira trantsizio hori bultzatuko duten faktoreak.
Unescoko agintari ohiak Donostiako Aiete jauregian egin ditu adierazpen hauek, Francoren aintzinako udarako egoitza izandakoa eta gaur Bakearen Etxea bihurturik inauguratu dutena. Mayor Zaragozak ''Bake kultura: inaddretik hitzara, trantsizio handia'' izeneko hitzaldia eman du bertan.
Ekitaldian Odon Elorza Donostiako alkatea eta Francisco Fonseca Europar Batasunak Espainian duen ordezkaritzako zuzendaria izan dira.
Donostia, "bizikidetasunaren hiria"
Odon Elorzak, bestalde, biktimekin batera lanean jarraitu behar dela esan du eta. era berean, "adiskidetzearen bideari heldu".
Horretaz gain, Donostia "beti askatasunaren eta giza eskubideen errespetuaren alde" borrokatu dela azpimarratu du. Horren arira, "bizikidetasunaren eredu den hiria sortu nahi dugu, 2016ko Europako Kulturaren Hiriburu izateko hautagaitzarako leloa Europako gainontzeko hiriekin partekatuz".
Azkenik, Bakearen Etxean Gestonaturak antolatutako bakearen inguruko erakusketa gaurtik aurrera irekita dagoela adierazi du.