Gizartea -

Elkartasuna

Udan Saharako haurrak etxean hartzeko 60 familia behar dira

Iaz ekarri zituzten 8 eta 12 urte bitarteko haur guztiak bueltan ekarri nahi dituzte. Apirilaren 1ean itxiko da izena emateko epea.

Saharako haurrak, Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB
Saharako haurrak, Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB
Saharako haurrak, Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan Saharako haurrak etxean hartzeko 60 familia behar direla esan dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarrak, Fronte Polisarioak, Euskal Fondoak eta Afanis elkarteak. Iaz bezala, 350 familia lortzea da aurtengo helburu nagusia, uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haurrak Euskadira ekarri ahal izateko.

Erakunde horietako bozeramaileek “oporrak bakean” egitasmoaren xehetasun guztiak azaldu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Aurtengo udan Saharako haurrak etxean hartzeko prest dauden 100 familia gehiago behar dituztela azaldu dute.

Ostiral honetan egindako agerraldian azaldu dutenez, dagoeneko 40 familia berrik eman dute izena (beste 250 familiek esperientzia errepikatzeko asmoa dute), baina, oraindik  ere 60 familia gehiago behar dituzte aurreko urtean Euskadira ekarritako ume guztiak bueltan ekartzeko. Gauzak horrela, uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak jasotzeko laguntza behar dute. Itziar Iturri Euskadi Fondoa elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, apirilaren 1ean itxiko da izena emateko epea.

Ildo horretatik, izena ematea oso erraza dela azpimarratu du Irune Lujambio Afanis elkarteko presidenteordeak. Halaber, Udalen eta Foru Aldundien laguntzari esker familiek ez dituztela bidaiaren gastuak ordaindu behar azpimarratu dute. Gauzak horrela, iaz etorri ziren haur guztiak bueltan ekarri ahal izateko elkartasuna ezinbestekoa dela esan dute.

Mohamed Fadel Hay Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariak  ziurtatu duenez, errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren haurrei “mundua ezagutzeko aukera” ematen die egitasmoak. Era berean, urtero herri xumeetako haurrak ekartzen dituztela azaldu du.

Gauzak horrela, bi hilabeteko egonaldia egitea haurrentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du, baina kezkatuta agertu da aurten familia gutxiagok eman dutelako izena “oporrak bakean” egitasmoan. “Egoera honek kezkatuta gaitu”, ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea