Gizartea -

Munduko Kopa irabazteagatik

Miamiko Poliziak ez du Enrique Iglesias biluzik ibiltzea utziko

Hegoafrikako Munduko Txapelketan Espainiak garaipena lortu ezkero "mozkortu" eta "Miamiko uretan eski nautikoa larrugorritan" egin behar zuela esan zuen abeslari espainiarrak ekainean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Iglesias abeslaria eski nautikoa larrugorritan egitera ausartzen bada jarrera lizunagatik atxilotuko dutela iragarri du gaur Miamiko Poliziak. Espainiak Hegoafrikako Munduko Txapelketa irabaztea lortzen baldin bazuen biluztuko zela agindu zuen Iglesiasek.

"Betearazi behar ditugun legeak daude" eta Iglesias "atxilotuko dugu, lizunki agertu eta norbaitek ikusten baldin badu". Egiten badu "atxilotua izan daiteke", Miami-Dadeko konderriko Poliziaren bozeramaile batek adierazi duenez.

Hegoafrikako Munduko Txapelketan Espainiak garaipena lortu ezkero "mozkortu" eta "Miamiko uretan eski nautikoa larrugorritan" egin behar zuela esan zuen 35 urteko Enrique Iglesiasek ekainean, BBC telebista katean.

Hala ere, abeslaria non eta noiz biluztuko den ez dute argitu, baina erabaki arriskutsua da eta atxiloketa eta isuna ekar liezaioke, Poliziaren arabera.

Espainiako abeslariak Euphoria bere azken lana Latin Pop Albums eta Latin Albums de Billboard zerrendetan lehenengo kokatzea lortu zuen iragan astean, eta agindutakoa beteko duela baieztatu zuen Access Hollywood Kaliforniako albisteen atarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea