Gizartea -
Ezbeharra
29 urteko gizon bat hil da Oiartzunen, zirkulazio istripuan
Ezbeharra bart jazo da. Motozikleta batek eta furgoneta batek talka egin dute aurrez aurre, eta ondorioz bi gurpileko ibilgailuaren gidaria hil egin da.
Erredakzioa
Hogeita bederatzi urteko gizon bat hil egin da bart Oiartzunen (Gipuzkoa), zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez.
Aipatu iturrien arabera, ezbeharra 22:15ean jazo da. Ordu horretan, moto batek eta furgoneta batek talka egin dute, aurrez aurre.
Ondorioz, motoaren gidaria, 29 urteko Oiartzungo bizilagun bat, hil egin da, ia berehala.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea