Gizartea -

Valladoliden

Adingabe bati mezu lizunak bidaltzeagatik lan gabe utzi dute apaiz bat

30 urteko apaizak Tuenti sare sozialean hitz egiten zuen adingabearekin. Ricardo Blazquez artzapezpikuak apaizaren jarrera "negargarria" dela uste du eta behin-behineko neurriak hartu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valladolideko artzapezpikutzak 30 urteko Zaratan herriko apaiza lanik gabe uztea erabaki du, adingabe baten aitak Tuenti sare sozialean haren alabari kutxu sexuala zuten mezuak bidaltzea salatu ostean.

Apaiz gazteak Tuenti sare sozialean kutxu sexuala zuten hainbat mezu bidali ostean, 14 urteko nerabearen gurasoek Goardia Zibilaren koartelean salatu zuten egoera.

Neskatoaren aitak alabaren Interneteko kontura sartzea lortu zuen eta adindun batekin hitz egiten ari zela konturatu zen. Mezu horietan, gainera, apaizak gazteari "oso ederra" zela edo "egia da oso ondo zaudela eta are gehiago argazkia nagusia den eta bikinia jantzita zauden irudi horretan" bezalakoak esaten zizkiola ohartu zen.

Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpikuak uste du apaizaren jarrera "negargarria" izan dela eta ikasketa garaian "ohikoa ez den jarrerarik izan ez" zuela adierazi du. Ondorioz, ikerketa amaitu arte Zarataneko parrokiatik kendu dute.

Gurasoek Blazquezen erabakia eskertu dute, baina Elizak egoera ezagutu bezain laster neurriak hartu behar zituela uste du eta ez Goardia Zibilak jakin ostean. Beste delituren bat egin duen jakiteko, adingabearen gurasoek apaizaren ordenagailua begiratzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea