Gizartea -
Erasoa
Bonba bat lehertu da Vigon, baina ez du inor zauritu
Eztanda iturgintza eta berokuntza patronalaren egoitzaren aurrean jazo da, eta kalte materialak egin ditu egoitzan bertan, hiru etxebizitzatan, atari batean eta lau ibilgailutan.
Erredakzioa
Lehergailu batek eztanda egin du gaur Vigon (Galizia) eta kalte materialak egin ditu, baina ez du inor zauritu.
Gertakizuna 04:15ean jazo da, Martinez Garrido kalean, Foncalor iturgintza eta berokuntza patronalaren egoitzaren aurrean.
Eztandak kalteak egin ditu egoitzan bertan, hiru etxebizitzatan, atari batean eta lau ibilgailutan.
Rafael Carrera Foncalorreko idazkariak gaitzetsi egin du gertatutakoa eta "haurnasteko" eskatu die egileei.
Carrerak kritikatu egin du tankera honetako "atentatuak" oraindik ere gertatzea. Izan ere, iazko ekainean, sektoreko lan hitzarmena negoziatzen zeudela hain zuzen, antzeko beste bat jazo zen.
"Ez dakit [gaurko erasoa] egoera hartako isla den, baina kointzidentzia bada", gaineratu du.