Gizartea -
Galdeketa
Legorretak oniritzia eman dio zaborra 6 edukiontzi bidez biltzeari
Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe.
eitb.eus
Hondakin-bilketari buruzko herri-galdeketa izan dute gaur Legorretan (Gipuzkoa), eta bertan baiezkoak jaso du boto gehien.
Horrenbestez, herritarrek onartu egin dute Udalak proposatutako zabor-bilketa selektiboa ezartzea (sei edukiontzi erabilita), orain arte zegoen atez atekoaren ordez.
Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe. Parte-hartzea % 52koa izan da, guztira 611 herritarrek eman baitute boza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea