Gizartea -

Nafarroa

2,7 eta 2,2 graduko beste bi lurrikara Olaben eta Zubirin

Lehenengo lurrikara 2,7 gradukoa izan da Olaben izan du epizentroa; bigarrenak, berriz, 2,2 graduko indarra izan du eta Zubirin izan du epizentroa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 19:00etan, Olaben jazo den lurrikararen ostean, epizentroa Zubirin eta 2,2 graduko indarra izan duen beste astindu bat izan da, 20:04ean. Bost kilometroko sakoneran hasi da azken lurrikararen mugimendua.

Bosgarren erreplika Richter eskalan 2,7 graduko indarra izan duen lurrikara izan da 19:00etan, Iruñerrian. Epizentroa Olaben izan du, baina momentuz ez dakite zein sakontasunean hasi den mugimendua, Geografia Institutu Nazionalaren arabera.

Aurreko ostiralean Nafarroan izandako 4,2 graduko indarra eta epizentro Orikainen izan zuen lurrikararen ondoren, bosgarren erreplika da hau.

Horren ostean, lehenengo erreplika bat jazo zen 7:47ean, eta epizentroa Eguesibarren kokatu zen. Bigarrena, 3,6 gradukoa, 16:21ean, dardara Erripan izan zen. Hirugarren erreplika larunbatean izan zen, 17:38ean, Larraintzarren eta 2,4 graduko indarra izan zuen. Laugarrena Zubirin eman zen, larunbat goizaldean eta 1,6 gradukoa izan zen.

Aurreko ostiralean 1903an Iruñean erregistratu zen sei graduko indarra zuen lurrikara izan zenetik 114 urte betetzen ziren. Datuek egiaztatzen duten arabera, hirian izan den garrantzitsuenetako bat izan zen hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak gaur