Gizartea -
GIBaren kontrako erremedioa
GIBaz kutsatzeko arriskua murrizten duen gela sortu dute
HIESaren birusaz kutsatzeko arriskua % 39 murrizteaz gain, herpes genitala izatearen arriskua ere gutxitu dezake.
Erredakzioa
HIESaren birusaz kutsatzeko arriskua % 39 murriztuko da baginako gel mikrobizida bati esker. Efektu hori lortzeko, produktua koitoa baino hamabi ordu lehenago eta geroago aplikatu behar izango da.
2007an Durbanen eta Hegoafrikako urrutiko herri batean gela bi taldeetan banatu zituzten 889 GIBa ez zuten 18 eta 40 urte bitarteko emakumeetan probatu zuten. Lehenengo taldeak ''tenofovir'' sustantzia jaso zuen, eta bigarrena plazeboa jaso zuen.
Hogeita hamar hilabete geroago 98 emakume infektatu ziren, lehenengo taldetik 38 eta bigarrenetik 50. Durbaneko KwaZulu-Natal Unibertsitatearen doktorearen, Salim Abdool Karimen, esanetan, "% 39 gutxiago kutsatu ziren ''tenofovir'' sustantzia jaso zuen taldeko emakumeak". Emaitzak aztertu ondoren, hamabi hilabetetan ''tenofovir'' sustantziak kutsatzeko arriskua % 50 murriztu zezakeela ondorioztatu zuten, baina gero eraginkortasuna gutxiagotzen zen.
Gelak ere emakumeak herpes genitala izatearen arriskua % 51 ere murrizten du.
Karim medikuaren esanetan, ez luke jakingo dosi bakoitzak zenbateko prezioa izango duen, baina aplikagailuak eta gela zentimo batzuk besterik ez duela balioko ziurtatu du.