Gizartea -

Istilua

Hainbat kaputxadunek margoa eta kaka bota dituzte EHUn, Gasteizen

Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Dekanotzaren aurkako erasoak salatzeko Leioan egindako elkarretaretaratzearen egun berean gertatu da Gasteizko liskarra.

Hainbat kaputxadunek margoa eta kaka bota dituzte EHUn, Gasteizen

2:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaputxadun talde batek margoa, kaka eta pixa bota ditu EHUren Arabako kanpuseko Letren Fakultatean, Unibertsitateko arduradunek baieztatu dutenez. Asteartean Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Dekanotzaren aurka egindako erasoak salatzeko Leioan egindako elkarretaretaratzearen egun berean gertatu da Gasteizko liskarra.

Asteartean, zenbait kaputxadunek eraso egin zuten Leioako Campusean, eta, ondorioz, langile bat zauritu zen, tinpanoan min hartuta. Unibertsitateko agintari ugarik hartu dute parte gertakaria salatzeko Leioan egindako elkarretaratzean, baita Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ere.

EHUk azaldutakoaren arabera, elkarretaratzean zeuden bitartean gertatu da Gasteizko erasoa, Arabako Campuseko Letren Fakultatean. Oraingoan, kaputxadun talde batek margoa bota du hainbat bulegotan, sarreran eta Fakultateko atezaindegian kaka eta pixa jaurtitzeaz gain.

Nekane Balluerka EHUko errektoreak gertatutakoa salatu du, eta unibertsitatearen babesa erakutsi die erasoak jasan dituzten pertsonei. "Unibertsitateko langileok, eguneroko lanaren bidez, zerbitzu publikoa eskaintzen diogu gizarteari. Onartezina da langileen eskubideak urratzea eta fisikoki arriskuan jartzea", azaldu du Balluerkak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa