Gizartea -

Epaiketa Iruñean

Akusazioak ukatu ditu Mikel Goñik

Pilotari ohia akusatuen aulkian jesarri da Nafarroako Auzitegian, legearen aurkako atxiloketa, mehatxu eta lesio delituak egotzita. Berak ukatu egin du, baina lekukoek guztiaren errudun egiten dute.

Fiskalak 12 urteko kartzela zigorra eskatzen du Mikel Goñirentzat

1:34

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Goñi pilotari ohia akusatuen aulkian jesarri da gaur Nafarroako Auzitegian. Fiskalak hamabi urteko kartzela zigorra eskatu du berarentzat eta beste pertsona batentzat. Legearen aurkako atxiloketa, mehatxu eta lesio delituak egotzi dizkiete biei.

Fiskalaren arabera, Mikel Goñik marihuana landareak zituen Odietan alokatutako etxebizitza batean. Norbaitek landare horiek lapurtu zizkion eta kirolari ohiak lagun bat akusatu zuen. Dirudienez, bera eta beste bi pertsona lagunari eskuak lotu, Elizondora eraman, eta jipoitu egin zuten.

Hurrengo egunean, etxearen jabea mehatxatu omen zuen. Antza, 10.000 euro eskatu zizkion, bihurkin bat azkazal baten azpian sartu eta labana batekin ebakia egin zion.

Goñik ukatu egin ditu akusazioak eta ez daki ezer bere telefonotik bidalitako mehatxuei buruz. Lekukoek, berriz, guztiaren errudun egiten dute.

Lekuko nagusiena ez da azaldu, epaiketa ez da bukatu eta apirilean jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pilota Nafarroako albisteak Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak