Gizartea -

Gertakaria, Asturiasen

Gizon bat eta bi seme atxilotu dituzte Mieresko tiroketagatik

Beste ijito familia bateko bi kide tirokatuta hil izana egotzi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oviedoko Guardia Zibilak 63 urteko gizon bat eta horren semeetako bi, 40 eta 38 urtekoak, atxilotu ditu, atzo Mieres udalerriko Uxo parrokian ijito familia biren arteko liskarrean parte hartu izana egotzita. Tiroketa ere izan zen bertan, eta, tiroen ondorioz, bi gizon hil eta beste bost pertsona zauritu ziren.

Gertakaria 19:30 aldera jazo zen eta lagunetako bat Miereseko Alvarez Buylla ospitalean hil zen, bertara eraman ostean, Guardia Zibilak jakinarazi zuenez.

Beste gorpua 22:00ak aldera altxatu zuten, gertakaria jazo zen tokian: Polikiroldegiaren eta lau solairuko etxebizitzen auzune baten artean dagoen atsedenlekua.

Su-armen tiroen ondorioz hil ziren biktimak, Oviedoko Guardi Zibilak komunikatu baten bidez jakinarazi zuenez.

Beste ijito familia bateko bi kide tirokatuta hil izana egotzi diete.

Bost zaurituak Miereseko Alvarez Buylla, Riañoko (Langreo) Valle del Nalon eta Central de Asturias ospitaletara eraman zituzten.

Antza denez, urtebetetze festa bat ospatzen ari zen familia bat atsedenleku batean, eta heriotza batengatik lutoan zen beste familia bat gogaitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea