Gizartea -
Bi abenturazale, desafio bat
35 ordutan 940 km bizikletan egiten saiatuko dira bi gasteiztar
27 kilometro orduko batez-besteko abiadurarekin, Paris-Gasteiz bidea 35 ordutan osatzen saiatuko dira, lorik egin gabe eta bizikletatik jaitsi gabe.
Erredakzioa
Gabriel Ruiz de Eguinok (37 urte) eta Miguel Ibarrak (27 urte) larunbatean, goizeko seietan, Pariseko Garaipen Arkutik hasiko dute bere desafioa. Orleans, Poitiers, Angouleme, Bordele eta Baiona hirietatik pasako dira. Igandean, Euskal Herrira helduko dira eta Hernani eta Arrasate herrietatik pasa ostean, eta Gasteizko Espainia plazara arratsaldeko bostetan ailegatu nahi dute.
Bidean, kotxe batek lagunduko die eta gauean bidea argiztatzen laguntzeaz gain, janaria emango die eta beharko dituzten ordezkoak eramango dizkie.
Ez da bi abenturazale hauek horrelako esperientzia bat biziko duten lehen aldia. 2006an 41 ordutan Santiago Bidearen 821 kilometro egin zituzten (Orreagatik Santiagora) eta 2007an, Gijonetik Sevillaraino dauden 850 kilometroak 39 ordutan egin zituzten.