Gizartea -

Lanean hastea

2006an EHUn titulatu zirenen % 80 lanean dago

Ikasketak bukatu eta urte bat geroago, lanean dauden % 73 bere heziketarekin zerikusia duen lan bat aurtiku zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan eta Gizarte Gaien sailburuak, Gemma Zabaletak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, gaur Bilbon aurkeztu duten 2005-2006 kurtso akademikoari dagokion bizitza aktiboan hasteko ikerketaren arabera, 2006an EHUn titulatu ziren ikasleen % 80,4 bere heziketarekin zerikusia duen lan batean dabil.

Lanean daudenen % 73 ikasketak bukatu eta urte bat geroago aurkitu zuen lana, tituludunen % 12,1 langabezian dago eta % 7,5 ikasketekin jarraitzen du.

Zabaletaren esanetan, “kalifikazio on batek ez dizu lana ziurtatzen, baina bai lortzeko posibilitate handiagoa izatea eskaini”. Baina ikerketak zehazten duenez, lehendik lanean esperientzia izateak lana aurkitzen laguntzen du, enpresetan % 63 praktikak egin baizuten.

Enplegu-tasa handiena duten titulazioak Osasun Zientziekin (% 92), heziketa teknikoekin (% 83), Gizarte Zientziekin (% 81), Zientzia Esperimentalekin (% 75) eta Humanitateekin (% 72) zerikusia dutenak dira.

Lan eta Gizarte Gaien saliburuaren esanetan, aurtengo azken hiruhilekoan unibertsitateko kanpusean Lanbide zerbitzua jarriko da martxan. Ikasleak langabeziaren kontra egiteko laguntza eskainiko du.

Enplegu-tasei dagokionez, tituludun emakumeak % 81,1 dira eta gizonezkoak % 79,2, baina lan egonkorraz hitz egiten badugu, gizonezkoak emakumeak baino portzentai handiagoa daukate, % 63 eta %47 hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea